Sandra Amelibia
TERAPIAK
Depresioa
Zenbat aldiz nahasten ditugu tristura eta depresioa? Depresioa askoz gehiago da. Nahasmendu honen ezaugarri dira tristura, apatia, gauzekiko edo bizitzarekiko interesa galtzea, bakartzea, energia-falta eta kontzentrazioa galtzea, besteak beste.

Depresioa duenak sentitzen du lehen ilusioa egiten zioten eta betetzen zuten gauzek jada ez dutela egiten. Hutsik sentitzen da, eta zaila egiten zaio lehen gozagarriak ziren jarduerak, lanak edo errutinak egitea.


Triste, bizitzarekin haserre edo suminkor senti daiteke. Egunero ikusten ditut itxurazko arrazoirik gabe negar egiteko gogoz zapuztuta dauden pertsonak. Sarritan, gutxiagotasun-, baliaezintasun- eta erru-sentimenduak izaten dituzte aldi berean. Horiek horrela, ez dira identifikatzen lehen ziren pertsonekin eta ez dira gai aske eta zoriontsu sentitzeko.
“ Depresioa gainditzeko garrantzitsua da gure inguruneak eta laguntzen digun profesionalak lagunduta sentitzea”
Erlazionatutako sarrerak